Aizarnazabalgo Udalak jakinarazi duenez, Erlauta auzorako errepidean babesa jarriko du erakundeak. Udalak adierazi du auzoko baserritarrek egindako eskaera izan dela auzorako bidean babes neurriak ezartzearena, eta hari erantzungo diotela lanketa hori eginda. Errepidearen hasiera "arriskutsua" dela adierazi du udalak, eta "segurtasuna bermatzeko" jarriko dute errepideko bazter-babesa.
Udalaren arabera, lanek 5.000 euro inguruko aurrekontua izango dute, eta aurreikuspenak betetzen badira, hilabeteren buruan amaituta izango dira lanak.