Tramite administratiboak egiten ikasteko saioa antolatu dute Aizarnazabalen hilaren 24rako

Andoni Elduaien 2023ko urtarrilaren 12a

Urtarrilaren 24an, asteartez, eskainiko dute ikastaroa Lauburu liburutegian. Ikastaroan parte hartzeko ez da izenik emango. Egun eta ordu horretan liburutegira agertzen direnek izango dute ikastaroa jarraitzeko aukera.

Administrazioa zugandik gertu programaren barruan, ikastaroa antolatu dute Aizarnazabalen urtarrilaren 24rako, asteartea. Ikastaroan, besteak beste, ziurtagiri elektronikoa eta Cl@ve sistema erabiltzen irakatsiko dute; izan ere, sistema horrek zerbitzu publikoetara edonon eta edonola sartzeko aukera ematen du, hala nola SEPEn, Gizarte Segurantzan eta Trafikoan.

Hilaren 24an, 09:30etik 11:30era bitartean eskainiko dute ikastaroa Lauburu liburutegian, eta Aizarnazabalgo Udalak herritar guztiak animatu ditu ikastaroan parte hartzera. Erakundeak azaldu du printzipioz ez dela izenik eman beharko ikastaroan parte hartzeko. "Etortzen diren guztiak ongietorriak izango dira".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide