Gurdian eta opariz gainezka iritsi dira Errege Magoak Aizarnazabalera. Lehenik, kabalkada egin dute herrian barrena, eta ondoren, ekitaldia izan da pilotalekuan. Haur ugari elkartu dira bertan, eta honako mezu hau eman diete Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek han bildutakoei: "Izan bihurri, baina tamainan". Era berean, maite dituztela esan diete erregeek haurrei, eta gainera, opariak banatu dizkiete 9 urtera arteko haurrei. Hala, ilusioa eta poza zabaldu dira gaurkoan Aizarnazbalen.