Beñat Segurola Binakako Erremonte txapeldunak aitortza jaso du Aizarnazabalen

Ane Olaizola 2023ko urt. 2a, 12:27

Segurola, ezkerrean, lora sortarekin. (Aizarnazabalgo Udala)

Iban Larrañaga azkoitiarrarekin batera Binakako Erremonte Txapelketa irabazi ostean jaso zuen aizarnazabaldarrak omenaldia, larunbatean. Hainbat herritar elkartu ziren udaletxe aurrean, eta besteak beste, lore sorta bat eman zioten hari. 

Beñat Segurola aizarnazabaldarrak eta Iban Larrañaga azkoitiarrak Binakako Erremonte Txapelketa irabazi zuten joan zen ostegunean, eta egindako lorpena aitortu zioten larunbatean herritarrek Segurolari, Aizarnazabalen.

Txapela jantzita, udaletxe aurrean jaso zuen omenaldia erremontistak. Lehendabizi, aurreskua egin zioten Segurolari, eta bertso bat kantatu ostean, lora sorta bat jaso zuen aizarnazabaldarrak. Hainbat herritar elkartu ziren ekitaldian, eta udalaren arabera, aitortza "xumea bezain polita" egin zioten txapeldunari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide