Aldarte onean eta korrika eginez agurtu dute urtea Aizarnazabalen

Ane Olaizola 2022ko abenduaren 31

50 bat lagunek parte hartu dute Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak antolatu duen proban, eta lehiakortasuna baino umorea izan da nagusi. Aratz Alkorta, Maddi Zubizarreta, Aitzol Segurola eta June Olaizola izan dira bizkorrenak, umeen zein heduen mailan. 

Urtea amaitzeko klasikoa bihurtu den San Silbestre lasterketa jokatu dute gaur eguerdian Aizarnazabalen ere. Ohi bezala, haurrek eta helduek elkarrekin egin dute Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak antolatutako proba, eta lehikortasuna baino aldarte ona zein umorea izan dira nagusi. 12:00ak jotzearekin batera abiatu dira 50 bat korrikalari udaletxe aurretik, eta hainbat herritarren animopean zeharkatu dituzte horiek kaleak. Umeek bi itzuli egin dizkiote ibilbideari, eta helduek, lau. Haurren artean, Aratz Alkorta eta Maddi Zubizarreta izan dira helmugara iristen aurrenak, eta helduetan, Aitzol Segurola zein June Olaizola izan dira bizkorrenak. Horiek guztiek opari bana jaso dute lasterketa amaitu denean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide