Aizarnazabalera ere iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi

Ihintza Elustondo 2022ko abenduaren 24a

Eguerdian iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Aizarnazabalera, eta kalejiran egin diete herritarrek haiei harrera.

Aizarnazabalera gaur, Gabon egunez, iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi. 09:00etan hasita, Gabon eskean irten dira hainbat herritar, eta 12:40 aldera egin diete Olentzerori eta Mari Domingiri harrera, kalejiran. 13:00etan, bi ikazkinei abestu diete, udaletxe aurrean, eta haurrek haiei eskutitzak emateko aukera izan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide