Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak antolatuta, bizikleta martxa egin dute hainbat gaztetxok gaur goizean, helduen laguntzarekin. Aizarnazabaldik hasi, eta Iraetara joan dira lehendabizi, eta handik Zestoa igaro ostean, Lasaorako bidea hartu dute. Ondoren, Azpeitira joan dira, eta hango skate parkean aritu dira jolasean. Ondoren, herrira itzuli dira. Antolatzaileek, hasiera batean, 14 urtetik beherakoentzat zuzendu dute hitzordua, baina edonork izan du parte hartzeko aukera.