Behargin batek min hartu du lan istripu batean Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2022ko aza. 10a, 14:18

Eguerdian jazo da istripua, Etxezarreta industrialdeko enpresa batean. Zauritutako langilea Donostia Ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek.

Lan istripua gertatu da gaur eguerdian Aizarnazabalgo enpresa batean, eta langile batek min hartu du. Etxezarreta industrialdeko lantoki batean jazo da ezbeharra. Bi anbulantzia eta Ertzaintzaren patruila bat bertaratu dira.

Polizia iturriek ez dute zehaztu istripua nola gertatu den. Zauritutako beharginak konorterik ez duela galdu baieztatu dute, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide