Aipe Aizarnazabalgo idi proben elkarteak antolatuta, Aizarnazabalgo I. Asto Proba Sariketa jokatuko dute datorren larunbatean eta igandean, hilaren 5ean eta 6an, hango probalekuan. 18:30ean hasiko dira bi saioak, eta guztira, sei probalari lehiatuko dira: larunbatean, Argindei errezildarraren, Artabila oikiarraren eta Txibilter azkoitiarraren astoak arituko dira, eta hurrengo egunean, Txokolate errezildarraren, Beltxa itziartarraren eta Etxabe aizarnazabaldarraren txanda izango da. 300 kilotik gorako astoek kilo bakoitzeko kilo bateko gainzama eraman beharko dute proban. Proba jokatuko duten astoen pisaketak eta zozketak 17:30ean egingo dituzte.
Sariei dagokienez, irabazleak 500 euro, manta eta garaikurra jasoko ditu; bigarren sailkatzen denak, 450 euro eta garaikurra; hirugarrenak, berriz, 400 euro eta garaikurra eskuratuko ditu; eta ondorengo postuetan sailkatzen direnek 380, 340 eta 300 euro, hurrenez hurren.