Bertso doinuak izan dira nagusi Aizarnazabalgo samielen azken egunean

Anartz Izagirre 2022ko urr. 3a, 10:30

Festak amaitu aurreko azken ekitaldia bertso jaialdia izan zen atzo, igandea, Aizarnazabalen, eta hainbat herritar joan zen bertsolariak entzutera. Datorren urtera arte agurtu dituzte aizarnazabaldarrek jaiak.

Amaitu dira Aizarnazabalgo samielak. Joan den astean zehar festa giroa izan da nagusi herrian, eta asteburuan ere hainbat izan dira herritarren gozamenerako antolatutako ekitaldiak. Atzo, igandea, bertso jaialdia izan zen jaietako azken ekitaldi nagusia, eta honakoak izan ziren agertokira igo ziren bertsolariak: Aitor Mendiluze, Xabat Illarregi, Maialen Akizu eta Aner Peritz Euzkitze. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Imanol Artola Felix aritu zen. Ondoren, Ustekabe txarangaren kalejirarekin borobildu zituzten festak Aizarnazabalen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide