Aizarnazabalen azken txanpan sartu dira samielak. Bihar bukatuko dira aurtengo festak, eta gaur, azkenaurreko egunean, kirol lehiak izan dituzte hitzordu nagusi eguerdian eta arratsaldean.
Joxe Larrarteren omenezko XII. pilota txapelketaren finalekin ekin diote, eguerdian, samieletako larunbataren egitarauari. Lau eta erdian, Amaia Aldaik Miren Larrarte gainditu du, eta binakako finalean, berriz, Oier Larrañaga azpeitiarrak eta Balerdik jantzi dituzte txapelak, final ezin estuagoan Mendizabali eta Albenizi irabazita.
Herri kirolen txanda izan da arratsaldean, eta ikusle ugari elkartu dira plazan emakumeen pentatloia ikusteko. Amalur Arbelaitz, Nerea Arruti, Karmele Gisasola, Lucia Orbe, Lierni Osa eta Ainitze Zumeta aritu dira nor baino nor erakustaldian, eta Unax Iruretagoienak ere hartu du parte saioan.
Hemen, pilotako finaletan eta herri kirol saioan hartutako irudiak: