(Argazkiak: Urtzi Oteiza)
Samielak itzuli dira Aizarnazabalera, eta bi urteko hutsunearen ondoren, jaietako murgidulta dabiltza dagoeneko herritarrak. Gaur, Samiel egunaren bezperan, bota dute txupinazoa Alaitsu dantza taldekoek. Kalejiran dantzan iritsi dira udaletxeraino Alaitsukoak, haur, gazte eta heldu. Balkoian, taldearen ordezkariak inguruan zituela, festetaz gozatzeko mezua helarazi die plazan elkartutakoei Mari Karmen Arregi alkateak. Suziria eztandarazi ondoren, plazara jaitsi eta dantzan jarraitu dute Alaitsukoek.
Festetako txosna martxan zen ordurako, eta trikitilariekin poteoan ibili dira aizarnazabaldarrak txupinazoaren ondoren. Festetako lehen gauaz gozatzeko, berriz, Iratzar taldearekin dantzaldia izango dute 22:00etatik aurrera.
Bihar jaien zaindariaren eguna, Samiel eguna, ospatuko dute Aizarnazabalen. Festak iganderaino (edo astelehen goizalderaino) luzatuko dira, eta hau da egunez egun izango den egitaraua:
Bihar, osteguna. Samiel eguna.
10:00. Diana Alaitsu musika eta dantza eskolako trikitilariekin.
11:00. Meza.
Ondoren. XXXVI. Sagardo Lehiaketa eta Bolo Txapelketa.
17:00. Bingoa plazan.
18:30. Mesede bat egitearren kale antzerkia, Trapu Zaharra taldearen eskutik.
22:00. Dantzaldia Laket taldearen eskutik.
Etzi, ostirala. Umeen Eguna.
10:00-13:00. Puzgarriak eskola aurrean eta frontoian.
13:00. Apar festa.
15:30-17:30. Puzgarriak eskola aurrean.
17:30. Txokolatada.
19:00. Oinatz Bengoetxea pilotariari agurra.
Lau eta erdiko partida: Galarza (Baraibar) eta Txapeil II (Zestoa).
Binakako partidak: Bengoetxea VI – Mikel Goñi II eta Larrañaga – Erasun.
Jaialdia girotzen honako hauek izango dira: Azteca mariatxiak, Angel Mari Peñagarikano bertsolaria eta Joxe Ramon txiste kontalaria.
21:00. Herri afaria plazan.
Urriak 1, larunbata.
12:00. XII. Joxe Larrarte pilota memoriala.
Eskuz banaka lau eta erdian: Amaia Aldai eta Miren Larrarte.
Eskuz binaka: Mendizabal III – Albeniz eta Larrañaga – Balerdi.
16:00. XVI. Mus eta eskoba txapelketak.
18:00. Herri kirolak. Kirol konbinatuen erakustaldia: harri jasotzea, giza proba, aizkora, txinga eramatea, korrika eta agurra.
Kirolariak: Amalur Arbelaitz, Nerea Arruti, Karmele Gisasola, Lucia Orbe, Lierni Osa eta Ainitze Zumeta.
Unax Iruretagoiena Izeta harri jasotze erakustaldia egiten izango da hasieran eta amaieran.
19:00. Skapaie elektrotxaranga.
Urriak 2, igandea.
18:30. Bertso jaialdia plazan.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Xabat Illaregi, Maialen Akizu eta Aner Peritz Euzkitze.
Gai jartzailea: Imanol Artola Felix.
20:00. Festak amaitzeko, kalejira Ustekabe txarangaren eskutik.
Eguna argitzean. Gaupaseroen argazkia.