Urteroko ohiturei jarraituta, Aizarnazabalgo Euskal Jaiaren barruan jokatu dute XIII. Artzain Txakur Txapelketa, eta eguraldiak lagundu ez duen arren, ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan dute Aizarnazabalgo Maixuko zelaira bertaratu direnek. 12:00etan hasi da lehia, eta bi ordu inguruz luzatu da. Azkenean, Mikel Aizpurua eta haren txakur 'Txuli' izan dira irabazleak, 287 puntu eskuratuta. Puntu bat gutxiagorekin, 286 punturekin, bigarren sailkatu dira Manuel Gorriti aizarnazabaldarra eta haren txakur 'Indo'. Antolatzaileek adierazi dutenez, gaurko lehiaketa "oso ona eta oso polita" izan da.
Hona hemen sailkapena osorik:
- Mikel Aizpurua eta Txuli, 287 punturekin.
- Manuel Gorriti eta Indo, 286 punturekin.
- Javier Gaztañaga eta Cool, 284 punturekin.
- Pello Segurola eta Kai, 278 punturekin.
- Xabier Gaztañaga eta Sandy, 276 punturekin.
- Inazio Irakulis eta Zuri, 262 punturekin.