Atzo, astelehenez, egin zuten Aizarnazabalen Kintopeko idi proben seigarren eta azken saioa. Zallako Zornotza anaien, Hondarribiako Igone Pagadizabalen eta Errezilgo Belamendiren idiak aritu ziren lehian, eta atzokoan ordura arteko lanik onena eginda, Igone Pagadizabal nagusitu zen.
Lehia estua izan zen; izan ere, Igone Pagadizabalen idiek 70 plaza, zinta bat eta 0,2 metro egin zituzten; aldiz, Zornotza anaienek 70 plaza eta 1,85 metro. Atzoko emaitzak tarteko, Igone Pagadizabalentzat izan dira aurtengo Kintopeko idi probak, eta bigarren sailkatu dira Zornotza anaiak. Hirugarren, berriz, Jatabeko Billabaso izan da –haren idiek 62 plaza, hiru zinta eta 2,33 metro egin zituzten–.