Aizarnazabalgo XXVI. Kintopeko Idi Probak hasiko dituzte bihar

Aiora Larrañaga 2022ko uztailaren 28a

Aizarnazabalgo proba Gipuzkoako Kintopeko Txapelketarako puntuagarria izango da.

Bihar, uztailaren 29an abiatuko dituzte Aizarnazabalgo XXVI. Kintopeko Idi Probak eta Gipuzkoako Kintopeko Txapelketarako puntuagarriak izango dira. Aizarnazabalgo Idi Proben Elkarteak antolatu du txapelketa eta 18 idi-pareek parte hartuko dute, eta horietatik zazpi Urola Kostakoak izango dira: Aiako Arzadun eta Maia, Aizarnazabalgo Etxabe, Errezilgo Txokolate eta Belamendi eta Orioko Ainhoa Gabirondo eta Oliden.

Hona hemen txapelketako egitaraua:

Uztailak 29, ostirala, 22:00etan
- Zumeltzu (Zamudio)
- Ainhoa Gabirondo (Orio)
- Etxabe (Aizarnazabal)

Uztailak 30, larunbata, 22:00etan
- Urra Olaberrieta (Goierri)
- Igeldo (Ezkio)
- Artola (Oiartzun)

Abuztuak 1, astelehena, 22:00etan
- Arzadun (Aia)
- Maia (Aia)
- Lopategi (Billela)

Abuztuak 5, ostirala, 22:00etan
- Mendigoiti (Eibar)
- Oliden (Orio)
- Txokolate (Errezil)

Abuztuak 6, larunbata, 22:00etan
- Billabaso (Jatabe)
-Usaizti (Berritxu)
- Armaolea (Zumarraga)

Abuztuak 8, astelehena, 22:00etan
- Zornotza Anaiak (Zalla)
- Igone Pagadizabal (Hondarribia)
- Belamendi (Errezil)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide