Altzuetak irabazi du Aizarnazabalgo VII. Sagardo Lehiaketa

Ihintza Elustondo 2022ko uztailaren 23a

Aizarnazabalgo VII. Sagardo Lehiaketa egin dute, eta hamabi sagardotegik parte hartu dute txapelketan. Altzueta sailkatu da aurrena, Gaztañaga bigarren eta Aburuza hirugarren.

Aizarnazabalgo VII. Sagardo Lehiaketa egin dute gaur, larunbata, 18:30ean hasita. Honako sagardotegi hauek parte hartu dute txapelketan: Aburuza, Akarregi, Alorrenea, Altzueta, Añota, Bereziartua, Egi Luze, Aula, Gaztañaga, Izeta, Petritegi eta Urdaira. Haien sagardoak banan-banan probatu dituzte epaimahaikideek, eta haien arabera, Altzuetaren sagardoa izan da onena, 96,5 puntu batuta. Bigarren Gaztañaga sailkatu da, 91,5 punturekin, eta hirugarren Aburuza, 86,5 punturekin.

Sagardo lehiaketaren aitzakian, jende ugari bertaratu da Aizarnazabalera txapelketan parte hartu duten edariak probatzera. Gainera, pintxoak dastatzeko aukera izan da, eta trikitilariek girotu dute arratsaldea. Lehia amaitzean, sari banaketa ekitaldia egin dute; Altzuetako eta Aburuzako inor ez da bertaratu, eta sagardo postuan lanean aritu direnek jaso duten haien ordez saria. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide