LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, banku margoketa eta hitzaldia izan dira Aizarnazabalen

Anartz Izagirre 2022ko uztailaren 2a

Adiskide elkarteak antolatu ditu saioak, eta herriko banku bat ortzadarraren kolorez margotu dute hainbat lagunek. Horrez gain, 'LGTBI+ kolektiboa: aurreiritziak hausten' deituriko hitzaldia izan da Gehitu elkartearen eskutik.

LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna izan zen joan zen ekainaren 28an munduko hainbat txokotan, eta egun horren harira, Harrokeriarik gabe, harrotasunez! deituriko ekitaldi sorta egin zuten atzo, ostirala, Aizarnazabalen. Adiskide elkarteak antolatuta, herriko banku bat ortzadarraren kolorez margotu zuten, eta horren ostean, LGTBI+ kolektiboa: aurreiritziak hausten deituriko solasaldia izan zen, Gehitu elkartearen eskutik. Eguna borobiltzeko, berriz, poteoa egin zuten.

(Argazkiak: Adiskide elkartea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide