Aizarnazabalen ostiralean ospatuko dute LGTBI+ Harrotasunaren Eguna

Mailo Oiarzabal 2022ko ekainaren 29a

Adiskide gaztetxeak zenbait ekintza prestatu ditu uztailaren 1eko arratsalderako, 'Harrokeriarik gabe, harrotasunez' leloarekin. Besteak beste, Gehituz elkartekoek hitzaldia emango dute.

Atzo, ekainaren 28a, izan zen LGTBI+ kolektiboaren Harrotasunaren Eguna. Aldarrikapenak, ospakizunak eta ekintzak ugariak izan ziren atzo bertan, baina aurretik zein ondoren ere data horren bueltako ekintzarik ez da falta izan eta ez da faltako.

Aizarnazabalen, esaterako, etzi izango dituzte Harrotasunaren Egunaren harira prestatutako ekintzak, Adiskide gaztetxekoek antolatuta. Bankuak margotzen ekingo diote arratsaldeari, 16:30ean. 18:30ean, berriz, LGTBI+ kolektiboa: aurreiritziak hausten izeneko hitzaldia emango dute gaztetxean Gehituz elkartekoek. Azkenik, arratsaldea borobiltzeko, hitzaldia amaitzean poteoa egingo dute, "LGTBI+ ikonoen musikaz giroturik".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide