Sua eta dantza Aizarnazarnazabalen, San Joan bezpera ospatzeko

Ihintza Elustondo 2022ko ekainaren 24a

San Joan bezpera ospatzeko, sua piztu dute Aizarnazabalgo plazan, eta ondoren, Alaitsu musika eta dantza eskolako dantzarien ikasturte amaierako emanaldia izan da, frontoian.

Ekainaren 23a, San Joan bezpera izan zen atzo, eta beste leku askotan bezala, ospakizunetan murgildu ziren aizarnazabaldarrak. Eguraldi makurra egin bazuen ere, aurrera jarraitu zuten San Joan suarekin, eta 22:00etarako indartsu ziren garrak plazan. Ondoren, Alaitsu musika eta dantza eskolako dantzarien ikasturte amaierako emanaldia izan zen, frontoian. Giro ederra sortu zen herrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide