Matilde Garate eta Juan Berra adinduak omendu dituzte Aizarnazabalen

Ihintza Elustondo 2022ko ekainaren 6a

Adinduen Eguna ospatu zuten atzo, igandea, Aizarnazabalen. Hain zuzen ere, honako herritar hauek omendu zituzten: Matilde Garate Etxabe eta Juan Berra Erro. Lehenik, 12:30ean, meza egin zuten Goiaingeruaren parrokian, eta 14:00etan, bazkaria izan zen Muniosoro erretegian, trikitilariek eta bertsolariek alaituta.

Hona hemen ekitaldiko irudi batzuk:

(Argazkiak: Aizarnazabalgo Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide