Gervaisen eta Larrarteren oroimenezko Gipuzkoako erlojupeko txirrindularitza lasterketak jokatuko dituzte ekainaren 14an, asteartea, Aizarnazabalen, 18:00etan hasita. Alde batetik, junior mailako hamabost txirrindulariek Larrarteren omenezko proba jokatuko dute, eta bestetik, Elite mailakoek eta 23 urtez azpikoek Gervaisen oroimenezkoa. Era berean, ezinduen kategoriakoak ere lehiatuko dira; berrikuntza da hori, izan ere, beste urteetan ez dute kategoria horretako lehiarik antolatu izan.
Boluntario eske
Aizarnazabalgo Udalak jakinarazi duenez, lasterketa horiek antolatzeko bidegurutzeak zaintzeaz arduratuko diren boluntarioak behar dituzte, adin nagusiko 36 pertsona, hain zuzen ere. Eginkizun horretan aritzeko prest daudenek alkatearengana zuzendu beharko dute izena emateko.