Herritar ugari bildu ditu Jan Sano eta Bizi Pozik azokak

Ane Olaizola 2022ko ekainaren 4a

Bederatzigarren urtez egin dute Jan Sano eta Bizi Pozik azoka, tokian tokiko produktuak eta salmenta zuzena sustatzeko asmoz. Asko izan dira postuetako eskaintzak aprobetxatu dutenak.

Jan Sano eta Bizi Pozik azokaren bederatzigarren edizioa egin dute gaur, larunbata, Aizarnazabalen, eta herritarrez bete dira kaleak postuetara joateko eta jan-edanerako. Zero kilometroko askotariko produktuak egon dira salgai udaletxe aurrean jarra dituzten hamaika postutan, eta salmenta zuzena sustatuz, asko izan dira bertan ekoitzitako okela, barazkiak, kremak, eztia, bitxiak edota dekorazioko objektuak erosi dituztenak. 

Azoka irekitzearekin batera, Garbiñe Larreak ukenduen inguruko tailerra eskaini du, eta haurrek ere izan dute zer gozaturik, haientzako jolasak zein pottokak izan baitira goizean zehar. Ohi bezala, animaliak ere jarri dituzte ikusgai, eta idi dema erakustaldiarekin itxi dute egitasmoa. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide