Aizarnazabalgo XIII. Uztarri Motzeko Idi Probak jokatu dituzte maiatzaren 27an, 28an eta 30ean Aizarnazabalgo probalekuan, eta dagoeneko erabakita dago nor den aurtengo txapelduna. Hain zuzen, atzo jokatu zuten azken dema, eta hiru saioen ostean, Aratz Oliden oriotarrak jantzi zuen aurtengo txapela. Olidenek ostiralean jokatu zuen idi dema, eta 44 plaza osatu zituen. Atzo egin zuten sari banaketa, eta txapeldunak Aizarnazabalgo Udaleko ordezkarien eskutik jaso zuen saria.
Maiatzaren 27an hasita, hiruna probazaleren idiak aritu ziren egun bakoitzean Aizarnazabalgo probalekuan, eta horiek Mendi Txiki 1.050 kiloko harriarekin eta 50 kiloko txaparekin egin behar izan zuten lan. Aurtengo sariketan bederatzi idizalek parte hartu dute, eta tartean izan dira eskualdeko bost: Aizarnazabalgo I.Etxabe, A. Etxabe eta Enbil eta Orioko Aratz Oliden eta Enaitz Oliden.