Gogotsu eta umoretsu ospatu dute Gazte Eguna Aizarnazabalen

Mailo Oiarzabal 2022ko maiatzaren 22a

Eguerditik gauera festa giroa eraman zuen herrira Adiskide gaztetxeak antolatutako egitarauak.

Jolasean eta festan pasatu zuten atzoko eguna Aizarnazabalen dozenaka gaztek, eta haiekin batera herria ere jai giroz jantzi zen.

Uda beteko eguraldiarekin ospatu zuten Adiskide gaztetxeak antolatutako III. Gazte Eguna, eta eguerditik gauera arte hainbat ekintza izan zituzten. Zoro-jolasekin ekin zioten egunari eguerdian, eskolako jolastokian. Sei taldetan banatuta, jolas eta erronka ezberdinak gainditu behar izan zituzten gazteek, eta ederki pasatu zuten bai parte hartzaileek, bai ikusleek.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide