Aizarnazabalen Euskaraldia antolatzeko batzordea osatzeko bilera egingo dute ostegunean

Nerea Uranga 2022ko maiatzaren 9a

Euskaraldiko batzordea osatzeko bilera ostegunerako, maiatzaren 12rako deitu dute. Hirugarren Euskaraldia udazkenean egingo da.

Hirugarren Euskaraldia ospatuko da datorren udazkenean. Euskararen aldeko egitasmoa aurrera eramateko batzordea osatu nahi dute Aizarnazabalen, eta hori osatzeko aurreneko bilera maiatzaren 12rako, ostegunerako, deitu dute. 18:00etan hasiko da batzarra, Lauburuko bilera gelan. Batzordea osatu ondoren, ekingo diote Euskaraldia antolatzeko lanari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide