Amaiera ederra ari dira ematen Aizarnazabalen Samiel Txiki egunari

Anartz Izagirre 2022ko maiatzaren 8a

Eguerdian, meza eta altxorraren bila egin dituzte, eta, arratsaldean, Tor magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek. DJ Pajaritoren emanaldiarekin itxiko dute Samiel Txiki eguneko egitaraua.

Giro ederrean ari dira ospatzen Aizarnazabalen Samiel Txiki eguna. Atzo ekin zieten jaiari herrian, goizean umeen krosa izan baitzen, eta, arratsaldean, eskuzko zein palazko pilota finalak, batukada zein afaria. Bezperan egin moduan, gaur ere gogotik ari dira gozatzen jaiez. Eguerdian, meza eta altxorraren bila egin dituzte, eta bazkalostean, Tor magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek. DJ Pajaritoren emanaldiarekin, hurrengo urtera arte agurtuko dituzte jaiak aizarnazabaldarrek.

(Argazkiak: Haritz Gorriti)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide