Gogotik ari dira Samiel Txiki jaiak ospatzen Aizarnazabalen

Julene Frantzesena 2022ko maiatzaren 8a

Atzo egun osoa festa giroan igaro zuten aizarnazabaldarrek. Izan ere, goizean umeen krosa izan zen, eta arratsaldean, berriz, eskuzko eta palazko pilota finalak, batukadaren emanaldia eta bertso afaria. Gaur Samiel Txiki eguna ospatuko dute.

Samiel Txiki jaiak ari dira ospatzen egunotan Aizarnazabalen. Atzo, esaterako, egun osoan zehar hainbat ekintza egiteko parada izan zuten hango bizilagunek. Goizean umeen krosa izan zen, eta arratsaldean, berriz, eskuzko eta palazko pilota txapelketetako finalak izan ziren Atari Soro pilotalekuan. Ondoren, batukada aritu zen giroa alaitzen. Egunari bukaera, berriz, bertso afariarekin eman zioten herritarrek.

Gaur, San Miel Txiki eguna izanik, beste hainbat egitasmo izango dira. 12:00etan meza egingo dute, eta 12:30ean altxorraren bila aritu ahal izango dute gaztetxoenek. Arratsaldean, berriz, Tor magoaren ikuskizuna eta DJ Pajaritoren emanaldia izango dira.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide