Zabalik da Aizarnazabalgo udaleku irekietan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2022ko maiatzaren 3a

Maiatzaren 11ra arte izango da udalekuetan izena emateko aukera. Liburutegian eskuratu ahal izango dira izen-emate orriak. Begirale aritu nahi dutenek ere dagoeneko eman dezakete lanpoltsarako izena.

Udalekuetarako aurrez izena emateko epea itxita, dagoeneko martxan da ohiko izen-ematea. Aizarnazabalgo Udalak adierazi duenez, maiatzaren 11ra arte izango da horretarako aukera. Izen-emate orriak liburutegian eskuratu ahal izango dira egunotan.

Bestalde, udalekuetan begirale lanak egin nahi dituzten gazteekin lanpoltsa osatzeko asmoa du erakundeak, eta horiek honako lotura honetara igo ditzakete beren curriculumak; hilaren 11 izango da horretarako azken eguna.

Begirale aritu nahi duten herritarrek gutxienez 18 urte izan beharko dituzte, eta begirale titulua edukitzea edo begirale gisako lanetan eskarmentua izatea baloratu egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide