Ekainaren 4an, larunbatez, izango da aurtengo Jan Sano eta Bizi Pozik azoka Aizarnazabalen, eta dagoeneko zabaldu dute egitasmoan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea. Artisauek nahiz baserritarrek, jaki postuak jarri nahi dituztenek edota azokaren izaerarekin lotura duen posturen bat jarri nahi dutenek 634 95 40 86 (alkatetza) telefono zenbakira deitu dezakete.
Bestalde, egun horretan ukenduak egiteko tailerra eskainiko du Garbiñe Larreak. Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, kopurua mugatua delako. Horrenbestez, tailerrean parte hartu nahi duenak maiatzaren 16ra arte izango du izena emateko aukera udaletxean edo liburutegian.