Gazte lokalaren erabilerari buruzko bilera izango da bihar Lauburun

Julene Frantzesena 2022ko maiatzaren 2a

17:00etan izango da udalak deitu duen eta 12 eta 15 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dagoen bilera. Eihera elkarteko kideek lokalaren kudeaketarako barne araudia osatzen lagunduko diete gazteei.

Aizarnazabalgo Udalak deituta, bihar, 17:00etan, 12 eta 15 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako gazte lokalari buruzko bilera izango da Lauburuko beheko txokoan.

Eihera elkarteko kideek lokalaren kudeaketarako barne araudia osatzen lagunduko diete gazteei, gisa horretan "lokalaren erabilera egokirako oinarriak" ezartzeko.

Ehiera elkarteak gazteekin egiten du lan; hain zuzen ere, horiekin aisialdia, harremanak eta abar lantzen ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide