Dagoeneko zabaldu dute udako udaleku irekietan aurrez izena emateko epea. Izan ere, izena ematen duten haur kopuruaren arabera erabakiko du udalak horiek antolatu edo ez. Aurre izen-ematea hilaren 11ra arte izango da zabalik.
Uztailean izango dira udalekuak, bi hamabostalditan. Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko umeek eman ahal izango dute horietan izena.
Hamabostaldi batean izena ematen duten eta Basakaitz herri eskolako ikasle direnek, 90 euro ordaindu beharko dute; gainerakoek, berriz, 105 euro. Bi hamabostaldietan izena eman nahi duten herri eskolako ikasleek, aldiz, 160 euro ordaindu beharko dute, eta 190 gainerakoek.
Basakaitzeko ikasleek Whatsapp bidez bete beharko dute izena emateko formularioa. Eskolako ikasle ez direnek, berriz, liburutegian bete beharko dute izen-emate orria.