Aizarnazabalgo emakume talde bat biltzen hasi da, hainbat gairen inguruan hausnartzeko, eta bilera bat deitu du biharko, osteguna. Taldeak adierazi duenez, behar eta interes komun batzuk sentituta hasi dira elkartzen, eta bide horretan, hainbat gaiz ikasteko eta horiek lantzeko saioak egingo dituzte. Talde feministaren bilera 19:00etatik 20:00etara bitartean izango da, Indamendi kultur etxean.