Herrian dituzten guneen "erabilera birplanteatzen" ari da Aizarnazabalgo Udala, "adin tarte guztien beharrei erantzuna eman asmoz". Horretarako, adin tarte desberdinetako herritarren iritziak entzuteko eta beharrei erantzuteko, batzar irekiak deitu ditu, "adin tarte guztiei beren espazioa emateko helburuarekin".
Aste honetan, 65 urtetik gorako adinekoekin eta gaztetxoekin elkartzeko bilera bana egingo dute udal ordezkariek. Adinekoekin bihar, asteartea, elkartuko dira, udaletxean, 17:00etatik aurrera. Gaztetxoei zuzendutako bilera, berriz, ostiralean egingo dute, 18:00etan, Lauburuko adinduen txokoan.