Herrigunearen urbanizazio proiektua aurkeztuko du ostegunean Aizarnazabalgo Udalak

Andoni Elduaien 2022ko martxoaren 15a

Ostegunean, 18:00etan izango da aurkezpena udaletxeko bilkura aretoan. Udalak hiru proposamen aurkeztuko ditu, eta herritarrek ekarpenak egiteko aukera izango dute.

Aizarnazabalgo Udalak hirigunearen urbanizazio proiektua herritarrei aurkezteko saioa antolatu du ostegunerako. Bilkura udaletxeko areto nagusian egingo dute, 18:00etan hasita, eta herritar orok izango du hara joateko aukera. Urbanizazio proiektuaren antolamendu proposamenak eta aukerak azalduko ditu udalak, eta herritarrek galderak, ekarpenak nahiz iradokizunak egiteko aukera izango dute.

Saioan Aizarnazabalgo herriguneko hiru antolamendu proposamen aurkeztuko ditu erakundeak. Batetik, San Migel Goiaingeruaren elizaren inguruan ibilgailuen presentzia murrizteko eta elizari protagonismoa emateko aukera proposamena aurkeztuko du udalak, plaza oinezkoentzat berreskuratzea xede izanik. Bestalde, Baltasar Etxabe kaleko hirigintza taktikoen hiru aukera aurkeztuko dituzte. Horiez gain, pilotalekuan eta probalekuan aterpea egiteko bi proposamen azalduko ditu udalak, zuhaitzak mantenduta edo horiek kenduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide