'Birritan bortxatua' antzezlana eskainiko dute igandean Aizarnazabalgo Gaztetxean

Anartz Izagirre 2022ko martxoaren 9a

Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak eskainiko du emanaldia, 19:30ean hasita. Sarrera doakoa eta librea izango da.

Igande honetan, martxoak 13, Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak Birritan bortxatua antzezlana eskainiko du Aizarnazabalgo Gaztetxean, 19:30ean hasita. Saioa Royo eta Ion Martinez dira antzezlaneko aktoreak, eta istorioa fizkiozkoa bada ere, benetako gertaera batzuetan oinarritzen da obra; hain zuzen ere, bortxaketa jasan duen Nagore da antzezlaneko protagonista. Erasoari eta horren ondorio zailei nola aurre egiten dien erakusten da obran, baita epaiketa nola bizi duen ere.

Antolatzaileek adierazi dutenez, saiora joateko ez da aurrez sarrerarik eskuratu beharko, nahikoa izango da egunean bertan gaztetxera agertuta. Doakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide