Aizarnazabalgo emakumeak kalera atera dira Martxoaren 8an

Ihintza Elustondo 2022ko martxoaren 8a

Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Aizarnazabalgo herritarrek ez dute hutsik egin. Hain zuzen ere, 19:00etan elkarretaratzea egin dute plazan, Zapaltzen gaituen sistemari sua! lelopean. Askotariko emakumeak, gazteak zein helduak, atera dira kalera.

Horrez gain, herriko zenbait gazte talde feminista sortzeko lanean ari dira, eta gaur udaletxearen azpian ikusi ahal izan da talde horren aldarria. Izan ere, feminismoaren historia jasotzen duen mural bat egin eta udaletxearen azpian kokatu dute. Era berean, udaletxean more koloreko apaingarriak jarri dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide