Gaur, Santa Ageda egunez, Aizarnazabalen eskean aritu da herritar talde bat. 09:00etan hasita eta iluntzera arte, auzoz auzo eta baserriz baserri aritu da kopla kantari. Urtebeteko etena egin izanagatik, gogotik aritu dira kantuan. Trikitilariak ez ezik, Aitor Mendiluze bertsolaria izan dute lagun gaurkoan ere; urteak daramatza Mendiluzek Aizarnazabalgo santa eskean parte hartzen.