Aizarnazabalen kokatuta dauden eraikinetako etxaurreak birgaitzeko dirulaguntzak emateko epea zabaldu du udalak. Iazko azaroaren 24an egindako udalbatzarrean onartu zuten deialdia egitea. 2022ko uztailaren 31 arte izango da eskaerak egiteko aukera.
Eskaerak Aizarnazabalgo Udalean aurkeztu beharko dira, bulegoko orduetan. Eskaerarekin batera, honako agiri hauek eraman beharko dira: eskatzailearen datuak, egin nahi den obraren proiektua, obra egin ahal izateko udalaren baimena eta eraikinaren ITEren eskaera agiria –hori egiteko beharra balego–. Gehienez ere, 2.000 euroko dirulaguntza jaso ahal izango dute eskatzaileek.