Aurten, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerarik eta Gabon eskerik ez dute egingo Aizarnazabalen, abenduaren 24an. Hala ere, egun horretan herriko haurren eskutitzak jasotzeko zakua jarriko dute antolatzaileek.
Aizarnazabalgo COVID-19 kasuen kopuruarekin eta egoerarekin kezkatuta hartu dute neurri hori antolatzaileek eta Aizarnazabalgo Udalak.