Euskararen Egunean, Aizarnazabalgo Basakaitz herri eskolako Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleek irratsaio berezia egin dute. Saioa eskolan eta herrian entzuteko aukera izan da gaur. Egun batzuetara, irratsaioa eskolaren webgunearen ere entzungai jarriko dute.
Horrez gainera, ikasleek kontsumitzen dituzten ikus-entzunezkoen eta horiek zein hizkuntzatan kontsumitzen dituzten aztertzeko Uemaren galdetegi bat ere bete dute.
Aizarnazabalgo Basakaitz herri eskolako haurrak irratsaioa egiten.