Indarkeria matxistaren aurkako aldarriekin bat egin dute Basakaitz eskolan ere

Anartz Izagirre 2021eko azaroaren 25a

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek tratu onak izan dituzte hizpide. 3. mailatik 6. mailara bitartekoek, berriz, Pausso proiektuaren barruko jarduerak gauzatu dituzte.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako egunaren harira, hainbat ekintza egin dituzte gaur, azaroak 25, Aizarnazabalgo Basakaitz eskolan. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek tratu onak izan dituzte hizpide, eta 3. mailatik 6. mailara bitartekoek, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Pausso proiektuaren barruko jarduerak gauzatu dituzte. Esaterako, gaur egun gazteek entzuten dituzten abestien letrak aztertzea izan da lan horietako bat; kantu horiek adierazten dutenaz konturatzeko aukera eman diete ikasleei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide