30 eta 55 urte bitarteko emakumeak geldirik egon daitezen saihesteko, dantza jarduerak sustatzen ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako gimnastika federazioa. Saio horietako bat egin dute gaur Aizarnazabalen; zumba saioa, hain zuzen ere. 11:00etatik 12:30era egin dute ekintza, eta giro ederra sortu da.