30 eta 55 urte bitarteko emakumeak geldirik egon daitezen saihesteko, dantza jarduerak sustatzen ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako gimnastika federazioa. Saio horietako bat egingo dute datorren astean Aizarnazabalen; zumba saioa, hain zuzen ere. Azaroaren 13an, larunbatez, izango da ekintza, 11:00etatik 12:30era.
Interesatuek azaroaren 9a –asteartea– baino lehen eman behar dute izena, liburutegian. Gimnastika federazioko kide bat etorriko da saioa ematera, eta doakoa izango da parte hartzea. Hori bai, gutxienez bost lagunek eman beharko dute izena taldea osatzeko; jende gutxiago animatzen bada, ekintza ez da aurrera aterako.