Mendi itzulia eta bizikleta martxa egin dituzte asteburuan aizarnazabaldarrek

Anartz Izagirre 2021eko urriaren 24a

Atzo, larunbata, bizikleta martxa egin zuten hainbat herritatik barrena, eta gaur, mendi itzulia egin dute Zestoara.

Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak antolatuta, bi kirol ekitaldi izan dira asteburuan herritarrentzat. Atzo, larunbata, bizikleta martxa izan zen, eta honako ibilbidea egin zuten: Aizarnazabal-Iraeta-Zestoa-Lasao (Iturria)-Azpeitia (Herrira sartu gabe)-Aizarnazabal. Gaur, berriz, mendi itzulia egiteko aprobetxatu dute igande goiza, eta eguraldia lagun, Zestoa inguruetan ibili dira mendizaleak. Guztira, 10,5 kilometroko ibilbidea egin dute.

(Argazkiak: Aizarnazabalgo Kirol Batzordea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide