Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak beste bi kirol ekintza antolatu ditu asteburu honetarako. Alde batetik, bizikleta martxa izango da larunbatean, hilak 23, eta honako ibilbidea egingo dute: Aizarnazabal-Iraeta-Zestoa-Lasao (Iturria)-Azpeitia (Herrira sartu gabe)-Aizarnazabal. 14 urtetik beherako gaztetxoei zuzendurik dago ekintza, eta partaideek bizikleta egoera onean izan beharko dute. Horrez gain, kaskoa, ura eta hamaiketakoa eraman beharko dituzte, eta ezinbestekoa izango da heldu baten laguntza izatea.
Bestetik, igandean, urriak 24, mendi itzulia egingo dute. Aizarnazabaldik Zestoara joango dira, handik Ertxiñara, eta Ertxiñatik berriro Aizarnazabalera itzuliko dira. Guztira, 10,5 kilometroko ibilbidea izango da.
Bi ekintzak Aizarnazabalgo udaletxearen aurretik aterako dira, goizeko 09:30ean.