Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak antolatuta, mendi bizikleta martxa egin dute gaur, larunbata, Aizarnazabalen. Aizarnazabaldik abiatuta Arroa Goira joan dira; handik, berriz, Elorriaga, Zumaia eta Garate gaina eta Elkano auzoa igaro dituzte, berriro Aizarnzabalera itzultzeko. Hamar lagunek parte hartu dute gaurko irteeran, eta arduradun talde bat arduratu da taldearen martxaz eta ibilbideaz.
Bihar, berriz, mendi itzulia egingo dute Aizarnazabalen. Honako ibilbidea egingo dute txangoan: Aizarnazabal-Ibañarrieta-San Lorente-Basustagaña-Zumaiako frontoia-Karakas-Arteaga-Oikia-Artabilla-Eiza-Larra-Muitza gaina-Aizarnazabal. Guztira, 16,5 kilometroko ibilbidea izango da, eta adin txikikoek arduradun batekin joan beharko dute ekintzara.
Argazkiak: Maitane Telletxea