Larunbat arratsaldean Manitu eta Bulego musika taldeek kontzertu bana emango dute Aizarnazabalgo plazan, 19:00etan hasita. Sarrerak irailaren 13an jarri zituzten salgai, baina herriko jendearentzat bakarrik. Gaur jakinarazi dute gelditzen diren sarrerak kontzertuak hasi baino ordubete lehenago jarriko dituztela salgai, 18:00etan hain zuzen, herriko plazan bertan.