'Turistreatzen' ikustea, aizarnazabaldarren larunbat arratsaldeko plana

Aitziber Arzallus 2021eko irailaren 27a

Trapu Zaharrak konpainiako kideak Aizarnazabalen izan ziren larunbat arratsaldean, Turistreatzen antzezlanarekin. Kalean izan zen emanaldia, eta eguraldi ona lagun, dozenaka izan ziren bertaratu ziren herritarrak. Haur zein heldu, publikoa esertzeko prestatu zituzten aulki guztiak bete zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide