Larunbatean, hilak 25, jokatuko dute Aizarnazabalgo XII. Artzain Txakur Txapelketa. Irailarekin batera eta urteetako ohiturari jarraituz, datorren larunbatean hartuko dute artzain txakurren txapelketa Aizarnazabalego larreetan, udalak, Fraisoro eskolak, Jakan pentsuakek eta Artxatek antolatuta. Sariketa 11:30ean hasiko da, eta, guztira, sei artzainek eta haien txakurrek parte hartuko dute lehian.
Honako hauek dira Aizarnazabalgo XII. Artzain Txakur Txapelketako parte-hartzaileak:
- Indo eta Manuel Gorriti
- Argi eta Pello Segurola
- Truke eta Bittor Bengoetxea
- Artzai eta Javier Gastañaga
- Bizi eta Jon Olibares
- Argi eta Mikel Aizpurua