'Turistreatzen' kale antzerkia eskainiko dute larunbatean Aizarnazabalen

Maialen Etxaniz 2021eko irailaren 21a

Trapu Zaharra konpainiak eskainiko du emanaldia, 18:00etan hasita, herriko plazan.

Larunbatean, irailak 25, antzerkiaz gozatzeko aukera izango da Aizarnazabalen. Izan ere, Aizarnazabalgo Udalak antolatuta, Turistreatzen kale antzerkia eskeiniko du Trapu Zaharra antzerki konpainiak herriko plazan. Emanaldia 18:00etan hasiko da, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez "indarrean dauden neurriak" errespetatuko dira emanaldiak irauten duen bitartean. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide